Bilbo, 2012-10-15
Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak, “Bilboko Udal Etxebizitzak Gazte Solidarioentzat” programaren barruan, unibertsidadeko ikasleei zuzendutako alokairu partekatutako hamar etxebizitzen giltzak banatu ditu gaur. Ekimen hori, EHU-ko gradu-osteko ikastaroetan matrikulatuta dagozan gazteei dago zuzenduta, eta udal etxebizitzak alokairuan eskeintzen jakez, konpartituta, pertsona bakoitzak hilean 50 euroko prezio sinbolikoa ordainduz. Horren truke, ikasleek, egitasmoaren barruan dagozan auzoetako proiektuetan eta egoera txarrean dagozan taldeei laguntzeko jardueretan lagundu behar dabe, Otxarkoagan eta Bilbo Zaharrean. Guztira 26 ikasle izango dira ekimenaren onuradunak.Iñigo Urrutia.Guztira 50 ikasle izan dira ekimenean parte hartu nahi izan dabenak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa