Bilbo, 2021-06-16
Bilboko Portura aurten gurutzontziak batez be irailetik aurrera helduko dira. Uztailean 2, abuztuan beste 2, baina irailetik aurrera 30 inguru helduko dirala esan deusku Bilboko Portuko Agintaritzan zuzendariaren ondokoa dan Andima Ormaetxek. Apurka -apurka trafikoa berreskuratzen hasi dira Bilboko Portuan.
Eta lehiakortasunari eusten deutse. Iaz pandemiaren ondorioz, eta huelgearen ondorioz ez zan izan urte ona, baina egoerea hobetuz doa. Bilboko Portura heltzen dan merkantziaren ganean be itaundu deutsagu Ormaetxeri. Bestalde Bizkaiko errepide batzutan kamioiei ezarri nahi deutsiezan bidesariak dirala eta, eurei ez deutsela eragingo uste dau Ormaetxek.
Gasteizko ARASUR eta Bilboko Portua konektetan dauzen tren zerbitzuari beste bat gehitu jakola azaldu dau, bigarren bat martxan jarri dabela zehaztuz. Zamaketarien lan gatazkaz be galdetu deutsagu Andima Ormaetxeri.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa