Bilbo, 2013-10-23
BFAk zein Bilboko udalak bultzatuta eta Bilboko euskaltegiek antolatuta uriburuan euskerearen erabilereari hauspoa emoteko ekimena da Berbagunea. Aurtengoa ekimen honen bigarren edizinoa egin dabe. Alondegian goizean txanda bitan 800 persona igaro dira eta arratsaldez beste horrenbeste agertuko dira. Euskaldun zaharrak, euskaltegietako ikasleak, edadedunak eta gazteak, mahairik mahai ibili dira gazteen lonjeei buruz, turismoari buruz, lan aukerei buruz edota denda txikien etorkizunari buruz berbaz. Sabin Anuzita, Bilboko udaleko zinegotzia da, beronek esan deusku kalean euskerearen erabilerak gora egin dauela. Miren Josune Ariztondoren ustetan holango ekimenak ezinbestekoak dira euskereari prestigioa emoteko. Guk geuk Tito Serrano antolatzaileagaz egin dogu berba.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa