Bilbo, 2012-08-28
Parte hartzaileen igoerarik handiena txikiguneak euki dau eta kontzertuetan publikorik gehien Abandoibarrako Duo Dinamikoaren kontzertuan izan da. Bertan 10 mila zaletu egon ziran. Karola gunearen aforo txikiak publikoa beste eszenatokietara eroan dau. Karola gunekoetan Juan Maganen kontzertuan 8.500 eta Esne Beltzarenean 8.200 ikusentzule. Atxuriko Enkarnazino eleizako kontzertuak beteta egon dira. Iñaki Azkunak krisia dala eta datorren urtean kontzertuak kobrau ahalko dirala esandakoaren harira jaietako zinegotziak, Itziar Urtasunek, esan dau oraindik ez dagoala bapebe erabagita. Zinegotziak bestalde gazteak Karolako gunean izandako jarrereagaitik zoriondu gura izan ditu. Bilboko jaietan turista atzerritar gehiago egon dira aurten. Dana garbi egoteko 110 ibilgailu eta 222 langile aritu dira. Itsasadarretik zazpi tona zabor kendu dabe igaz baino %30 gitxiago. Txosnetan, Etxebarria parkeko establezimenduetan eta ostalaritzako guneetan 85 kontrol egin dabez eta egoera txarrean egozan 105 kilo elikagai atzemon dabez. Bestalde Aste Nagusian beste behin emakumeen aurkako erasoak protagonista.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa