Bilbo, 2021-05-28
Bagilaren 3an Bernat Etxepareren `Linguae vasconum primitiae´ liburuaren irakurraldia egingo da Arriaga antzokian. `Euskara jalgi hadi plazara´ izenburupean, goizeko 08:00etatik 14:00etara egingo da irakurraldia. Xabier Amurizak emongo deutso hasierea. Aurreko egunetan, eta idazlea eta liburua testuinguruan jartzeko asmoz, Bilbo Zaharra Forum egingo da . Astelehenean Tere Irastorza eta Aingeru Epalza arteko solasaldia egongo da. Martitzenean Koldo Izagirre izan da hizlaria eta hurrengo egunean Xabier Amuriza. Saio guztiak Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan izango dira, 19:00etan hasita.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa