Bilbo, 2012-05-29
Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta aurten be egingo dira Bilbo Zaharra Forum Jardunaldiak. Hitzorduak Euskaltzaindiaren egoiztan izango dira ilundiko zazpiretan maiatzaren 31an, bagilaren 7an eta 13an. Jakina danez, Klasikoen irakurraldiagaz batera egin ohi dira jardunaldiok. Klasikoen irakurraldia aurten bagilaren 14an egingo da Arriaga Antzokian. Goizeko zortziretatik ilundiko zortziretara bitartean irakurriko da Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik Panpox liburua. Bizkaia Irratiko Talaiatik saioan antolatzaileagaz, Maite Salutregigaz egin dogu berba.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa