Bizkaia, 2020-11-20
Giza eskubideen aldeko alkarteen foroak antolatuta gatazka hurretik bizi izan daben hainbat pertsonek laborategi gastronomiko-sozial honetan parte hartzeko erea euki dabe. Modu intimoan eta fokoetatik urrun azken bi urteetan Amurrio, Gernika, Bilbo, Etxebarri, Irun edo Donostiako hainbat txoko edo soziedade gastronomikoetan ETAk edo GALek hildako pertsonen senitartekoek, torturak jasandakoek edota poliziek bizikidetzan sakontzeko "Afaloste" proiektuan parte hartu dabe. Afari edo bazkari bakotxean 24 lagun inguru egon dira eta bata bestearen azalean ipinteko ahalegina egin dabe. "Afaloste" programaren onuraz, erabilitako metodologiaz, bizitako momentuez eta ataratako ondorioez berba egiten egon dira gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioan giza eskubideen aldeko alkarteen foroko kide diran Iratxe Momoitio eta Iñigo Retolaza.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa