Portugalete, 2022-06-10
Portugaleteko 700.urteurren ospatzeko egitarau zabala prestatu dabe astebururako. Gaur arratsaldean, bandoen arteko guda antzestuko dabe.
Eta herria apainduta egongo da asteburuan zehar, Erdi Aroko itxurea emoteko. Javi Carnicero, Portugalete 700 batzordeko kideak egitarauaren barri emon euskun atzo Portugaletetik egindako "Goizeko Izarretan" berezian.
Bihar herriko 500 pertsonak Maria Diaz de Haroren lehorreratzea antzeztuko dabe milaka ikusleren aurrean. Bihar hasi eta domeka arte, musikea, antzerki eta dantza ekitaldiak izango dira baita Erdi Aroko azoka berezi bat be.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa