Lezama , 2012-09-01
Mendi lasterketea eta ibilaldia dira Lezamako mugak zeharkatzen dabezanak. Proba biak dira 28 kilometrotakoak. Herriko ia auzo guztiak zeharkatuko dabez parte hartzaileek.
Lezamako plazan hasi eta inguruko bi mendilerroetatik ibiliko dira.
Aurten ganera, lehenengoz pasauko dira Legina auzotik. Bihar San Antolin eguna ospatuko dabe auzo horretan erromeria bereziagaz.
Mendi lasterketan 53 parte hartzaile egongo dira eta martxan orain arte 300 lagun inguruk emon dabe izena. Halan da be, ibilaldian parte hartu gura dabenek hasi aurretik be emon ahal izango dabe izena.
Goizeko zortziretan hasiko da bihar Lezamako Mugetatik ibilaldia.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa