Bilbo, 2013-11-05
Aurtengo edizinoak Nazinoarteko Arropa Garbia Kanpainak koordinatutako Soldata Duinak ekimenagaz bat egin dau. Haren bidez nazinoarteko enpresei eta gobernuei garabidean dagozan herrialdeetako ehungintzako langileei lan-baldintza eta soldata duinak emoteko beharrezko erabagiak hartzea eskatzen jake.
Antzerkiko Maritere eta Maripuri azafatek jendea animatuko dabe azaroaren 7tik 10era Areatzan zabaldutako karpatik pasatzera, Bidezko merkataritzari buruzko sentsibilizazinoa modu dibertigarrian jorratuta.
Edizino honetan, hurrengo jarduera erakargarriak dagoz: jantzien transformazino eta pertsonalizazinoari buruzko tailer bat, bidezko merkataritzako produktuetan oinarritutako errezeta errazak prestatzeko beste tailer bat eta abar.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa