Bilbo, 2018-01-24
Amorebietak txarto hasi eban denporaldia. Txarto, emaitza aldetik. Aspaldion, baina, bide onean dabil, eta sendotasunari eutsi gura deutso. Horixe esan deusku Jon Galarza jokalariak. Zapatuan, Lezaman jokatu behar dabe Bilbao Athleticen aurka. Ian Uranga Arenaseko hegalekoagaz be egin dogu berba Atetik saioan. Puntuak hirunaka lortu behar dituela esan deusku. Bardindu eta bardindu leku arriskuak harrapau leikezala onartu deusku. Urtzi Erleaga Bermeoko atezaina izan da gure azken konbidadua. Bermeok Getxoren aurka jokatu behar dau astegoien honetan. Hil ala biziko partidua getxoztarrentzat. Bermeotarrentzat be garrantzitsua, atzeko tokiak gehiago urruntzeko.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa