Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kirolak

Bidaiarako gogoz

Bilbo, 2017-01-19

Gernika Saskibaloi Taldea sendo dago barriro. Araskiri irabazi deutso derbia, eta Mistura zein Mokango fitxaje barriak ondo sartu dira taldean. Zapatuan Kanaria Handia hartuko dabe Malosten. Baina, Kopara begira be badago kluba. Gironarako bidaia eratu dau. Urtarrilaren 20a da izena emoteko azken eguna. Izaskun Garcia jokalaria irabaztera doazala esan deusku barre artean. Bidaiarako gogoz dagoz gernikarrak. Getxo Rugby Taldea ez dago hain ondo. Azkenak dira sailkapenean. Entrenatzailea aldatu dabe. Ian Fowler kendu eta Simon Hafoka fitxau dabe. Andoni Saitua presidenteak Bizkaia Lehian saioan adierazi deuskunez, aldaketea behar eben. Asier Garcia (Bidaideak Bilbo BSR) eta Mikel Flabiano (Askartza Waterpolo) izan dira beste konbidadu biak saioan.

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia