Bilbo, 2015-11-03
Zemendiaren 12ra bitartean koloretako edukinontzietan zelako hondakinak sartu behar diran zehatz mehatz azaldu gura dabe laberinto honen bitartez. Bilboko udalak dino uriburuan guztira, hondakinen %70 birzikletan dala, jatorrian birzikletan dana eta Arraizeko plantan birzikletan dana kontuan hartuta. Ecombesetik Juan Unzuetak edukinontzi horiak sortu leikezan zalantzak argitu deuskuz. Bestalde kontsumitzaileok edukinontzi berdea nahikotxo erabilten dogu baina edukinontzi urdinari begira ondino badekogu zer hobetu.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa