Markina-Xemein, 2013-01-15
Zapatuan, urtarrilak 19, bertso saio berezia daukie Markinako Gaztetxean. Berezia, Markina eta inguruetako bederatzi bertsolari batuko diralako; eta berezia, Boiseko euskaldunen itxureagaz kantauko dabelako. Izan be, urtero egiten daben bertso saio horretan, tematika bat aukeratzen dabe eta, aurten, euskal amerikanoena izango da. Bertsolariak indiano, zestalari eta artzain jantzita agertuko dira eta Boiseko euskaldunak bailiran jardungo dira. Beraz, ondo pasetako aukerea egongo da zapatu iluntzean Markinan. Eneko Arrate bertsolari eta antolatzaileak emon deuskuz azalpenak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa