Donostia , 2012-01-31
Basque Center On Cognition, Brain and Language bertsolarien burmuina ikertzen dabil. Bertsolaritzea eta neurozientzia alkartzen dauazan ikerketa honek Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen laguntzea dauka.
Punta puntan dabilzan 13 bertsolarik parte hartu dabe egitasmoan eta orain bertso eskoletako ikasleekaz eta bertsotan ez dakien euskaldun zaharrekaz egingo dabez probak. Guztira hiru froga dira. Emoitzak urte amaierarako eukitea itxaroten dabe. Halan da be, Miguel Arozenak BCBL zentroko gerenteak azaldu deuskunez, ondorioak esku artean daukiezanean galdera gehiago sortuko jakez. Orduan beharbada, galdera horreen erantzunen bila hasiko dira.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa