Berriz, 2012-04-29
200 urte beteten dira Iturriza hil zala, eta bere jaioterrian omenaldia egin nahi izan deutse. Bizkaiko lehenengo historialari modernoa izan zan Juan Ramon Iturriza Jon Irazabalek Gerediaga alkartetik gogoratu deuskunez.
Herrietako historia batzen ibili zan Iturriza. Gaur egin eban lana gogoratu nahi izan dabe. Udaletxeko lorategian zuhaitz bat landatu dabe eta erakusketa bat be zabaldu dabe. Erakusketan bere eskuizkribuak ikusi daitekez. Astean zehar zabalik dago erakusketea Berrizko udaletxean.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa