Berriz, 2013-09-10
Berrizen gerra zibilan 1937an filmatutako bost dokumental proiektauko dabez. Eguaztenan 76 urte beteko dira Urtiaga, Berrizko alkatea, eta Jose Agirre, guardia, fusilau ebezala. Azken urteotan, irailaren 11 frankismoaren biktimei gorazarre egiteko egun bihurtu da Berrizen, eta eguaztenean be horrela izango da. Lora eskaintzagaz eta omenaldiaz gainera, iluntzean 1937an filmautako bost dokumental proiektauko dabez. Berriz 1936 Gogoratzen kultur alkarteak eta Berrizko Udalak antolatu dabez eguazteneko ekitaldiak. 18:00etan hasiko dabe omenaldia Urtiaga plazan. Musika, poesia eta lora eskaintza egingo deutsie frankismoaren biktima izan ziran berriztarrei. Arratsaldeko 19:00ak aldera proiektauko dabez dokumentalak Kultur Etxean. Maite Arrizabalaga, “Berriz 1936 gogoratzen” alkartekok idea.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa