Berriz, 2012-06-26
Berrizko Udalak udalerriko eraginkortasun energetikoa hobetzeko balio daben ekintzen aldeko apustua egin dau. Horretarako, argiteri publikoa aldatuko dau Olakuetan, herriaren erdigunean, indarrean dagoen legeari egokitzeko eta eraginkortasun energetiko eta ingurunearen jasangarritasunaren printzipioei moldatzeko, argi-kutsadura be murriztuz. Proiektuaren aurrekontua 160.691 eurokoa da, eta Ingurumen Sailaren 120.000 euroko diru-laguntza izango dau .
Ikerketeak aipatu dauanez, luminaria barriekaz kontsumoa %40a aurreztuko da, eta horrek urtero ia 7000 euro aurreztea ahalbidetuko dau.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa