Bermeo, 2012-05-03
Bermeoko Udala euskera plan barria garatzen hasi da, datozan bost urteetara begira. Oraingo honetan, plana lantzeko, herritar guztien parte hartzea eskatu dabe eta, holan, hurrengo asteetan hainbat batzar ireki egingo ditue. Batzar bakotxa herritar talde edo interes jakin bateko gizarte esparru bati zuzenduta egongo da eta, norbere interesen arauera, batean zein bestean parte hartu ahal izango dabe bermeotarrek. Egoerearen diagnosia egingo dabe eta euskera plana garatzeko ideia barriak be jasoko ditue batzarrotan. Maite Alvarez Bermeoko euskera teknikariak emon deusku prozesu guztiaren barri, Berbarako saioan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa