Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kirolak

Benetako ordua

Bilbo, 2016-04-28

Bizkaia Gernikak hil ala biziko partidua dauka Bathco Rugbyren aurka. Ligako azken jardunaldia da, eta basurdek zuzenean jaisteko arriskua daukie. Sailkapenean, azken aurrekoak dira Hernanigaz bardinduta. CRC daukie atzetik 3 puntura. Azken jardunaldian erabagiko da nor non geratzen dan. Azkena jatsi egingo da, aurrekoak promozinoa jokatuko dau, eta hamargarrenak maileari eutsiko deutso. Iker Olaeta jokalariak esan deuskunez, heldu da benetako ordua. Jolasetak emakumeetan antzeko egoerea dauka. Taburienterean aurka irabazi behar dau domeka eguerdian, eta Tenisek galtzea itxaron. Saskibaloian, Bidaideak BSR bigarren geratu da Challenge Cupen. Asier Garciak ontzat jo dau bigarren tokia, nahi ta lastimea izan txapeldun ez geratzea. Beisbolean, Sanik garaipen bat ekarri dau Burlatatik. Lehenengoa galdu eta bigarrena irabazi eben (6-0; 0-1).

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia