Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kirolak

Beharrizana akulu

Bilbo, 2016-04-13

Amaitzen dagoz ligak. Puntuak inoiz baino baliokoagoak dira. Beharrizana akulu hartuta jokatuko dau Portugaletek azken 5 jardunaldiotan. Ebrori 1-0 irabazteak animoa emon deutsie Axier Intxaurragaren mutilei. Datorren jardunaldian, aurkari zuzen baten kontra jokatuko dabe (Rayo Majadahonda). Gernikak be puntuak behar ditu jaisteko mamua betiko urruntzeko. Baina, aurrean Castilla izango da, Madrilen bertan. Zuriak Barakaldon irabazita dagoz, eta hiru puntura hurreratu jakoz liderrari. Ondarroako Aurrerak, barriz, bolada itzela daroa. Betoñori 1-3 irabazita, orain Gasteizko Aurrera hartuko dau Zaldupen. Maileari eusteko garaipena behar dabe ondarrutarrek. Axier Intxaurraga (Portugalete), Ibon Entziondo (Gernika) eta Ander Laka (Ondarroako Aurrera) izan dira gaurko konbidaduak Atetik saioan.

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia