Bilbo, 2018-01-11
SAREk herritarrei ideologien gainetik zapatuko Bilboko manifestazinora joateko deia egin deutse. SAREren ustez Espainiako eta Frantziako gobernuek ezarritako dispertsino politikeagaz amaitzeko jendartearen bultzadea ezinbestekoa da. Arratsaldeko 17:30etan La Casillatik urtengo dauen manifestazinoan aniztasuna nagusi izango dala esan deusku SAREko bozeroalea dan Bego Atxak. Sakabaneketaren auzian ahaztuenen artean presoen seme-alabak dagozala adierazo deusku eta motxiladun umeek biziten dabenari buruzko hausnarketea egin dau. Zapatuko manifestazinoa hasi orduko 11:30etan La Bolsa eraikinean adituen mahaingurua egongo da. Hortik aurrera Areatzan jarriko daben karpan Kepa Junkera, Porrotx eta bertsolariak izango dira protagonista.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa