Mozanbike, 2020-05-21
Munduko Medikuak GKEak emondako datuen arabera birusak Afrikan 2 mila hildako eragin dauz, Europan baino askoz gitxiago. Kutsatutako kasu gehienak Hegoafrikan, Egipton eta Aljerian identifikau dabez. Munduko Mendikuak alkartetik dinoe Afrikako biztanleria oso gaztea dala, komunidadearen zentzua oso errotuta dabela eta holako izurriteetan eskarmentu handia dabela. Gaur goizean Mozambiken kooperante dabilen Beñat Arzadunegaz berba egin dogu. Mundukide GKEko ordezkaria Mozambikeko iparraldean, Tanzaniako mugatik gertu, nekazarien komunidade baten lanean dabil. Birusak eragin leikenagaitik adi dagozala esan deusku Beñat Arzadunek baina modu berean zehaztu deusku Europatik edo Mozanbiketik birus honi desbardin begiratzen jakola.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa