Forua/Otxandio, 2012-08-05
Udan euskerea praktiketako aukera ugari eskeintzen dira, zein baino zein erakargarriagoa. Guk, Bizkaia Irratiko Jira-Biran saioan, barnetegi aukera bi ezagutu doguz. Alde batetik, AEK-ren familia barnetegiaren ganekoak entzun doguz, Eneritz irakaslearen eta Rocio ikaslearen laguntzaz. Abuztuaren 10era arte Foruko aterpean dagoz barnetegian, beste dozena bat ikaslegaz batera. Partaideek seme-alabak eroaten ditue eurakaz. Bestetik, Barnetegi ibiltaria be ezagutu dogu. Aurtengoan, bizikletaz zeharkatzen dabilz Euskal Herria, euskeraz berbetan eta txoko ikusgarriak bisitatzen. Asier gidariagaz eta barnetegi askotan parte hartu dauan Garigaz egin dogu berba, Otxandion hasitako bigarren etaparen atsedenaldi bat aprobetxauta.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa