Mungia , 2020-04-21
Ager Izagirre Mungiako alkatea Lau Haizetara irratsaioan izan dogu. Gaur egun bizi dogun larrialdi egoerearen inguruan berbetan egon gara. Mungiako alkateak azpimarratu deuskunez, personak dira beti lehentasuna eta kasu honetan be bai. Udalak hainbat neurri berezi adostu dauz, mungiarren segurtasuna bermatzeko eta krisialdi honen eragin negatiboak murriztu eta arintzeko. Baserritarrei begira, Ager Izagirrek aurreratu deusku barikutik aurrera ekoizleak asteroko plazara bueltauko dirala, segurtasun neurri zorrotzak errespetatuz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa