Bilbo, 2021-05-12
Datorren barikuan hasiko da aurtengo buruz buruko txapelketea, Ezkurdiak eta Peñak jokatuko daben partiduagaz. Agirre-Artola, Rezusta-Bengoetxea eta Zabaleta-Arteaga dira final zortzirenetako beste hiru partiduak. Erik Jaka txapeldunak ez dau parte hartuko gaixorik dagoalako eta Urrutikoetxea izango da zerrendaburu, Elezkano, Altuna eta Dariogaz batera. Final laurenetako partidua irabazi ezkero, Zaratamoko pelotari biek alkarren aurka jokatuko leukie final aurrekoetan. Elezkanogaz eta Urrutikoetxeagaz egin dogu berba Jokoan tartean.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa