Bilbo, 2012-05-23
Nobedade moduan Areatzan, Ibarrekolandako Benidorm kalean, Txurdinagako Jesus Galindez kalean eta Abusu/La Peñako Ibaizabaleko zelaian pantaila handiak be egongo dira. Ohikoak diranak, Plaza Barrikoa, Egaña kalekoa, Moraza Plazakoa, Santutxuko pantailak eta San Mames zein La Casilla barruan egongo diranak publikoa hartzeko moduan egongo dira beste behin. Areatzan gainera arratsaldeko 6retatik aurrera batukadea eta “Taxi” zein “Celtas Cortos” taldeen musika kontzertuak izango dira. Athleticek kopea irabaziko baleu nobedadeak iragarri dauz Asier Abaunzak Bilboko udaleko zinegotziak.
Segurtasuna bermatzeko 90 udaltzain izango dira eta Arriaga plazan osasun larrialdietarako gune berezia ezarriko dabe. Betiko lez barikuan ohi baino edukiontzi, garbitzaile eta garbiketa makina gehiago izango dira Bilboko hainbat gunetan. Garraio publikoa erabilteko gomendioagaz batera, gau osoan Gautxoria martxan izango dala jakin dogu. Autoei jagokenean adi ze trafikoan arratsaldez mozketak egingo dabez, Areatzan beren beregi.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa