Barakaldo, 2015-09-28
Batzordea martxan jarteko neurria aurreko legegintzaldian onartu zan eta hilabete honetan bertan aurkeztu dabe. Zemendian hasiko da beharrean.
Barakaldon euskerea bultzatzeko ardurea eukiteagaz batera gure hizkuntzearen alde herrian lan egiten dabenen sarea sortuko dabe.
Euskerearen Aholku Batzordean alderdi politiko desbardinetako ordezkariek, udal teknikariek edo hezkuntza arloko zein alkarteetako ordezkariek parte hartuko dabe.
Barakaldon berbalagun egitasmoak bere horretan jarraituko dau eta euskaltegietan euskerea ikasi daben herritarren artean laguntzak emoteko 30 mila euroko aurrekontua egongo da.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa