Balmaseda, 2022-04-14
Aste Santuko prozesinoak eta Pasino Biziduna ikusteko milaka lagun hurreratuko dira gaur eta bihar Balmasedara. Pasino Bizidunaren antzezpena bariku santuan izango da, goizeko bederatzi t'erdietan hasita. Zazpi hilabete inguru egin dabez entseguetan eta Ruben Vadillok Jesucristorena egingo dau Balmasedako Pasinoan. Bai Balmasedarentzat eta baita Enkarterrientzat be, egun bereziak dira honeek. Tradizino handiko egunak dirala esan eusku atzo Ruben Vadillok "Goizeko izarretan" saioan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa