EAE, 2018-04-25
Legegintzaldia amaitu orduko Eusko Legebiltzarrean hainbat lege onartzea aurreikusten da. Aurton momentuz ez da lege barririk sortu eta 2017an zazpi lege sortu ziran. Igaz esaterako Eusko Legebiltzarrak Larrialdien Gestinorako Legea edo Barrikuntza Industrialerako Erakundea Sortzeko Legea onartu ebazan. Legeen gainetik Espainiako gobernuak EJri zor deutsozan eskumenak aldarrikatu dauz Bakartxo Tejeriak. ETAren demobilizazinoaz Bakartxo Tejeriak esan deusku garrantzitsua dala eta berandu datorrela. Biktima askok enpatia politikariek baino hobetu landu dabela uste dau Eusko Legebiltzarreko presidenteak. Kataluniari buruz galdetuta Bakartxo Tejeriak Roger Torrenten lana txalotu dau eta Puigdemont president izatea gustauko litxakiola esan deusku baina gatx ikusten dauela.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa