Barakaldo, 2019-02-04
Argazkian agertzen dan Ura Iturraldek Barakaldon egiten dan Baffest jaialdia irabazi eban igaz. Tolosarrak bere azkeneko bilduma baten Irango LGTBI komunidadeko gazteen bizitzea argazkien bitartez isladatu eban. Aurton Barakaldoko kaleetan Iturraldek ataratako 6 argazki erraldoi jarri dabez ikusgai. Aurtengo Baffest jaialdian parte hartzeko epea martiaren 15ean amaituko da eta aurten be emakume argazkilarien argazkiak batu gura dabez. Baffesteko koordinatzailea dan Miren Pastor lekeitiarragaz berba egin dogu.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa