Euskal Herria, 2012-04-12
"Nire eretxian bai. Uste da unibertsoan gure galaxiaren antzeko 100.000 milioi galaxia dagozala, eta gure galaxian, Esne Bidean, gitxienez 150.000 milioi izar-sistema. Beraz, badirudi bizia geure planetatik kanpo existidu behar dala, ostantzean zenbat izar eta planeta alperrik galduta!". Jon Legarretaren berbak dira. Legarreta Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Planetarioen taldeko kidea eta Fisika Zientzietan doktorea da. Bizkaia Irratian taldea ezagutzeagaz batera lurretik kanpoko bizitzaz hausnartu gura izan dogu.
Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Planetarioen Taldea Agustín Sánchez Lavegak, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko irakasleak zuzentzen dau, eta, beste zeregin batzuen artean, 2005eko zemendian hasi zan eta Europako Espazio Agentziak sustatueban Venusen esplorazinorako misinoan lagundu dau. Talde honetako ikerlarien taldeak "Venus Express" espazio-ontzian instalatutako tresnarik konplexuenagaz egin dau lan, planetako irudiak hartzea helburu dauen kamera espektralakaz hain zuzen be. Taldea Eguzki Sistemako planetetako atmosferak aztertzeaz arduratzen da batez be, eta, horrez gainera, IOPW (International Outer Planets Watch-Kanpoko Planeten Nazinoarteko Behatokia) behatoki-sarea koordinatzen dau eta PVOL (Planetary Virtual Observatory & Laboratory-Planeten Laborategi eta Behatoki Birtuala) software-tresnea garatu dau.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa