Bizkaia, 2013-09-11
BOSTEKO erakusketak artelan garaikideak eroango dauz Zornotza, Arrigorriaga, Getxo, Basauri eta Leioara. 1998garren urtetik hona 56 artista igaro dira BFAk antolatzen dauen BOSTEKO izeneko erakusketa ibiltaritik. Erakusketea irailaren 29ra arte Zornotzako Zelaieta auzoan egongo da ikusgai. Josune Ariztondo kultura diputadua eta Luisja Ugarte erakusketako komisarioa aurkezpenean egon dira gaur. 26garren edizino honetan artista gazteen aldeko apostua egin dabe. Aukeratutakoak Juana Garcia, Alvaro Gil, Alaitz Arenaza eta Maria Ibarretxe dira. Artelanetan brikolajea, pinturea, estrukturak edo bideoa nahastauta agertzen jakuz. Erakusketea urriaren 2an Arrigorriagara helduko da, Basaurira urriaren 22an, Leioara azaroaren 12an eta Getxora abenduaren 3an.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa