Madril, 2019-01-24
Azken urteetan Japoniako turisten hazkundea %45ekoa izan da. Bilbao Bizkaiak kalidade oneko turismo jasangarria lortzeko proposamenak aurkeztuko dauz Fitur azokan, Madrilen. Bizkaiak gaur egun urtean milioi bat eta laurehun mila bisitari hartzen dauz eta kopuru hori handitzea nahi dabe eta 2025ean bi milioi eta laurehun mila izatea. Hori, lana eginez eta ekimen ezbardinak burutuz lortu nahi dabela esan deusku Bizkaiko sustapen ekonomikorako diputaduak Imanol Pradalesek. Bizkaian turismoaren sektorea, sektore gaztea da Pradalesen esanetan eta gauza asko dago egiteko. Kongresu handi batzuk Bilbora ekarteko esatebaterako logela gehiago, hotel gehiago beharko litzatekez. Aurten gogoratu bost hotel barri zabalduko dabezala uriburuan. Beste muga bat turistak ekarteko, aireportuaren konexinoak dira diputaduaren esnaetan. Gero eta gehiago daukaguzan arren, ameriketako merkaduagaz konexinoak lortzeko lan handia egin behar da oraindik.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa