Bilbo, 2016-04-09
Basque Centre for Climate Change zentroa 2010ean hasi zan udarako ikastaro hau antolatzen. Klima aldaketeari diziplina anitzetatik begiratzen deutsie eta urtero gai bat lantzen dabe. Aurten Parisen 2015eko abenduan lortutako hitzarmena aztertuko dabe hiru egunez. Garagarrilaren 11tik 13ra bitartean izango da Donostiako Miramar Jauregian.
Izena emoteko epea zabalik dago eta BC3ren webgunean dago informazino gehiago.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa