Bilbo, 2019-05-30
Portugaletek 2.B mailara zuzenean igoteko aukerea dauka. Horretarako, Llagosteraren aurkako kanporaketea gainditu behar da. Ez dauka errez, baina Ander Artabek eta taldekideek ahalegin guztia egingo dabe. Zapatuan (19.30) Florida bete-bete egitea itxaroten dabe. Sestaok ez dauka zuzenean igoteko aukerarik. Baina, errezago dauka kanporaketea gainditzeko. Bana dago Toledoren aurka. Itzulikoa, Las Llanasen, domekan (19.00). Aritz Huete izan dogu Atetik saioan. Barakaldo 2. mailara igoteko lehian dabil. Alakanterako osterea dauka, domekan (19.30), eta bana dago kanporaketan. Xabi Galan hegalekoagaz egin dogu berba. Itxaropentsu dagoz Aitor Larrazabalen mutilak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa