Arrasate, 2019-11-18
1969an, 17 emakume inkonformista batu eta sistemearen kontra borrokatzea erabagi eben. Emakumeen eskubide sozial, ekonomiko eta politikoak eskasak ziran momentu baten, Ausolan sortu eben: kolektiboentzako sukaldaritza enpresea. 50 urteren ostean, Ausolan Taldeak tinko segiduten dau. Urteurreneko ospakizunen artean, `17 mujeres´ dokumentala egin dabe. 5 kapitulu dira, 17 emakume horreen istorioa gogora ekarteko. Atalka emongo dabe dokumentala, eguaztenero, Ausolan-en web orrian edota YouTube bitartez.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa