Euskal Herria , 2020-05-04
Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Zerbitzu sailaren bitartez eta Hezkuntza Sailagaz lankidetzan, `Aukerak Suspertzen´ izeneko programea asteon jarriko dau abian. Covid-19 birusak eragindako konfinamendu egoerearen ondorioz, Internet bidezko konexinoak beharrezkoak bilakatu dira. Eta horrek agerian itxi dau beste arazo bat: etxe askotan ez dago konexinorik eta ondorioz ikasle askok ikasketakaz jarraitzeko arazoak daukiez. Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritza eta hirugarren sektoreko hamar bat enpresa `Aukerak Suspertzen´ programea garatu dabe. Noelia Moyano Agintzari kooperatibako zuzendaritzakideak emon deuskuz azalpenak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa