Bizkaia, 2012-05-26
Denporaldi oso ona egin dau aurten Athleticek baina hala ere bi finalak galdu egin dabez zuri-gorriek. Atzo Bartzelonak lehenengo zatian lortu eban garaipena Pedroren gol bigaz eta Messiren beste bategaz.
Kotxez, autobusez, trenez, hegazkinez, motorrez... Modu guzti horreek erabilita heldu ziran Athleticeko jarraitzaileak Madrilera atzoko finala, Errege Kopako finala ikusteko. Athletic Hirian 40.000 lagun alkartu ziran, giro ezin hobean.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa