Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Albistegiak

Atara eizu gida baimena euskaraz!!!

Bizkaia, 2012-05-21

Hemendik aurrera Bizkaiko 34 autoeskolatan gida baimena euskaraz atarateko aukerea egongo da. BFAk, Eudelek eta APABIk autoeskolen alkarteak hitzarmen barria sinatu dabe. Orain arte 6 autoeskolatan baino ez da aukerea egon, azkeneko bi urteetan 48 pertsonek gainditu dabe azterketa teorikoa euskaraz. Hainbat autoeskolatan klaseak euskaraz jasoteko aukerea egongo da, baita azterketa teorikoa eta praktikoa euskaraz egiteko aukerea be. Auto eskolatako irakasleei euskarazko klaseak emoteko formazinoa emongo jake eta dagoeneko egitasmo honetan 38 irakaslek emon dabe izena. Honeek dira euskarazko klaseak eskainiko dabezanak: Agustin, Aramotz, Arias, Arratia, Basurto, Bermeo, Dakar, Dam, Etxeko, Galdakao, Garaita, Garantxe, Gaztedi, Gernika, Irrintzi, Kart, Mikel, San Cristobal, San Ignazio, Santutxu, Solozabal, Sollube, Sondika, Teo eta Urkotz. Autoeskolatako bezerorik gehienak 18 eta 24 urte bitarteko gazteak dira eta “Gidabaimena euskaraz” kanpainea eurei begira abiatu dabe.

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia