Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kirolak

Aspaldiko partez

Bilbo, 2016-03-09

Amorebietak garaipena lortu dau aspaldiko partez. Mensajerori irabazi deutso (1-0). Jon Orbegozo aurrelariak Atetik saioan esan deuskunez, bide horrexetan segidu gura dabe. Sailkapenean zazpigarren dagoz, eta Sestao Riverren aurka jokatu behar dabe. Partidu interesgarria izango da Las Llanasekoa. Sailkapenean be alkarren ondoan dagoz-ta. Hirugarren mailan, ezustekoa Ondarroako Aurrerak emon dau. Balmasedari irabazi deutso (4-1). Halanda be, azken tokian dagoz ondarrutarrak. Bide onean segidu gura dabe. Aretxabaletara joan behar dabe astegoienean. Beste partidu erakargarri bat. Sailkapenean azkena eta aurrekoa dira. Ander Laka Ondarroako Aurrerako jokalariak, aitortu dau irabazi beharreko partidua dala maileari eusteko.

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia