Bilbo, 2022-09-26
Italiako hauteskundeen emoitzaz berba egin deusku Asier Blasek, EHUko Geopolitikaz taldeko buruak "itxaroten ebezan emaitza honeek, beharbada ultra eskuindarrek ez ebezan hain emaitza onak itxaroten". Argi dagoana Asier Blas EHUko irakaslearen ustez, Italiak Poloniaren bidetik joko dauela.
Ukrainan Putinen estrategiak huts egin dauela uste dau Asier Blas EHUko irakaslea. Operazino militar berezi bat burutuko ebala esan eban orain hilabete batzuk Kremlinak, baina joan dan astean Putinek erreserbistak deitu ebazan, hirurehun mila inguru. Operazino militar berezi batetik gerra ireki batera igaro dala esan deusku Asier Blasek.
Putinen mehatxua ez da Ukrainaren aurkakoa. Ukrainaren atzean Mendebaldea dagoala argi dauko Asier Blas EHUko irakasleak.
Atzo munduan arma nuklearrak ezabatzeko eguna gogoratu zan. Arma nuklearrakaz mehatxatu dau Mendebaldea Vladimir Putinek behin eta barriro.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa