Santurtzi-Zierbena, 2017-03-09
Zamaketarien lan gatazka epe labur baten konponduko dala uste dau Bilboko Portuko presidenteak Asier Atutxak. Bilboko Portuan 500 zamaketari baino gehiago dabilz beharrean. Biharko deituta eukien huelgea atzeratu dabe, Madrilgo kongresuan langile honeen lan baldintzei buruzko eztabaidea astebetez atzeratu dabelako. Zamaketarien lana ezinbestekoa da itsasontzietatik porturatzen dan merkantzia kamioietara sartu edo kamioietatik atarateko. Asier Atutxak lan gatazka honetan Espainiako gobernuak zentzunez jokatu beharko leukela esan dau. Zamaketarien soldatak ez jaistea ta lehiakortasuna mantentzea bateragarriak dira Atutxaren eretxian. Bilboko Portuaren bitartez izaten diran esportazinoez, Bilboko portuak daukazan lehiakideez edota beharginen osasuna zaintzeko planez be egin dogu berba Asier Atutxagaz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa