Bilbo, 2020-10-09
Miribilla auzotik hur dagoan antxinako meategi handi bat publikoari edegiteko proiektua sortu gura dau Bilboko udal gobernuak. Asier Abaunza Bilboko uri-diseinurako zinegotzia euki dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan. Malaespera meategitik haratago beste gai batzuk be jorratu doguz alkarrziketan. Bilboko Zorrotzaurreko urigintza proiektu guztiak martxa onean doazela esan deusku Abaunzak. Itxialdiaren ondorioz kaleak hutsik egon dira asteetan, baina herri lanetan asko aurreratu ahal izan da. Bestalde Begoñako hilerria parke bihurtzeko proiektua oso proiektu gatxa dala esan deusku. Olabeagako bidegorri barriaz be galdetu deutsagu.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa