Bizkaia, 2022-03-17
Bizkaian sortu zan orain urte bi Artoteka. Arte garaikidea herritarrei hurreratzea da helburua. Horretarako, artelanak maileguan hartzeko erea eskaintzen dabe euren web orriaren bitartez. Artista gazte ugariren lanak aurrez aurre ikusi eta ezagutu ahal izango dira gaurtik Barakaldon. Clara Campoamor kultur etxean zabalduko da apirilaren 13ra bitarteko erakusketea. Artoteka plataformaren ganeko informazinoa be emongo dabe.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa