Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kulturea

Arriaga Antzokia 2012-2013

Bilbo, 2012-06-12

Arriaga Antzokiak koprodukzio lirikoak eta antzerki- eta dantza-koprodukzioak eskainiko deutsoz publikoari 2012-2013 sasoian.
Sasoi barriaren programazinoak sorkuntza propioa eta genero zein estilo guztietako ikuskizunak hartzen ditu barne Emilio Sagi gidari dala.
Ibone Bengoetxea, Bilboko Udalaren Kultura Zinegotzia eta Arriaga Antzokiko Presidente Eragilea da eta beragaz egin dogu berba Talaiatik saioan.
“Il mondo della luna” opera-ekoizpen propioa, Montecarloko Opereagaz egindako koprodukzioan. Opera honek Arriagako tandem sortzailea biltzen dau: Emilio Sagi eszena-zuzendaria eta Daniel Bianco eszenografoa. Atal lirikoan, sasoia “El caserío”gaz amaituko da, Arriaga Antzokiaren ekoizpena, Oviedoko Teatro Campoamor antzokiagaz egindako koprodukzinoan. Pablo Viar gazteak zuzenduta, 2011n estreinatutako sorkuntza barri hau eszenatokira itzuliko da 2013ko bagilean, urrezko amaierea emanez era guztietako publikoenganaheldu gura dauen programazinoari.
Arriagaren antzerki-koprodukzino bi be egongo dira. Bata, "El hijo del acordeonista"-"Soinujolearen semea", Arriaga Antzokia, Donostiako Victoria Eugenia Antzokia eta Gasteizko Principal Antzokia koprodukzino baten lehenengoz biltzen dituena. Fernando Bernuések zuzentzen dau Bernardo Atxagaren izenburu bereko elaberriaren antzerki-egokitzapena, eta gaztelaniaz eta euskaraz eszenaratuko da. Bestea, “Naturaleza muerta en una cuneta”, Fausto Paravidino autore errebelazinoaren obrea. Horrez gainera, Arriaga Kukai eta Tanttakagaz koprodukzinoan egindako “Komunikazio-inkomunikazioa” lana eskainiko dau.
 

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia