Bilbo, 2015-02-28
Gaisotasun arraroen nazinoarteko eguna da gaurkoa eta hainbat eta hainbat ekitaldi dago antolatuta. 'Kolore batek batzen gaitu. Keinu batek aldatzen' lelopean antolatu dabez ekitaldiok. Gaisotasun honeek ikusgarri egitea da helburuetako bat eta horretan dabil Baleuko etxea be.
Marrazki bizidunen pelikulea egingo dabe eta protagonisteak kristalezko hazurrak eukiko dauz. Zornotzako ume batek gaisotasun hori daukala eta, hasi ziran filmea egituratzen. Gaur egun pelikulea ekoizten dabilz baina abenduan estreinatzea itxaroten dabe.
Bestalde, Feder, gaisotasun arraroen alkarteak, jardunaldi zientifikoa eratu dau gaurko Alondegian.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa