Lekeitio, 2013-07-16
Jente ugari batu da aurtengo Lekeitioko Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdian, 18.000 lagun inguru. Herrialde Katalanetako Sakude konpainiak herriko kanpandorrean eskainitako dantza bertikalak oso erantzun ona euki eban. Ganerako lanek be arrakastea euki dabe eta jentea Lekeitioko bazter guztietan batu da astegoienean. Datorren urtean 25 urte beteko ditu Lekeitioko jaialdiak eta iaztik dabilz urteurrena antolatzen. Asmoa da datorren urtean hiru produkzino propio kaleratzea.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa