Mungia, 2014-05-18
Linfangioleiomiomatosis (LAM) gaisotasuna daukienei laguntzeko erronkea aurkeztu dabe Mungian. Ugalketa adinean dagozan emakumeei eragiten deutsien gaisotasuna da LAM eta arnasa hartzeko arazoak sortzen dauz.
Garagarrilerako ezarri dabe erronkea. Aitor 'Tortxu' Garcia korrikalariak eta Alain Muriedasek EAEko hiru uriburuak eta Mungia batuko dabez korrika. Alain Muriedasen arrabeak dauka LAM gaisotasuna.
Gaisotasuna bera ezagutarazotea eta ikerketarako dirua batzea da erronkearen asmoa. Uriburuak korrika batzeaz gain jente ezagunak emondako kamiseta eta materialen enkantea egingo dabe.
Erronka honetan lagundu gura dauanak ibilbideko kilometroak be erosi ahal izango dauz. www.apadrinakilometros.com orrialdean egin daiteke.
Bizkaia Irratian Alain Muriedasegaz berba egin dogu erronkeari eta LAM gaisotasunari buruz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa