Euskal Herria, 2021-11-29
Arnas Dezagun ekimenari udan ekin eutsen eremu erdaldunetako guraso euskaldunek, batez be eskoletan etxetik euskaldunak diran umeak ez sakabanatzea eskatzeko. Etxetik euskeraz dakien umeak geletan batzeko eskatu dau guraso talde honek. Mitxel Elortza Arnas Dezagun ekimeneko gurasoetako bat da eta "Goizeko Izarretan" saioan eduki dogu gaur.
Ikastetxeetatik orain arte jaso daben erantzuna, gelak, orekeari begiratuta antolatzen dabezala. Arnas Guneak baina, irekiak izango litzakezala dinoe gurasoek. Zapatuan sinadura bilketa masibo bati ekin eutsen Arnas Dezagun ekimenekoek.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa